Meatzaldeko Behargintzatik laguntza horiek izapidetzen lagunduko diogu gure eskualdeko ostalaritza-sektoreari.

 

Nori zuzenduta daude?

Laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte: beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta egoitza fiskala eta soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta 38/2020 Dekretuan hartutako neurrien ondorioz eragindako jarduera duten mikroenpresek eta enpresa txikiek. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Erantzukizunpeko adierazpena.

  2. Hirugarrenen erregistroan alta ematea.

  3. Establezimenduko langileen Gizarte Segurantzako erregistro-zenbakia.

Laguntzen zenbatekoa:

  • - 1-3 langile dituzten establezimenduak: 3.000 euro.

  • - 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.

  • - 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.

Eskaera egiteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, goizeko bederatzietan, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da.

 

Izapidetze elektronikorako lotura

Dekretuaren lotura

Dekretuaren laburpena

Ostalaritzako laguntzen aginduari buruzko galderen erantzunak

Ordezkaritzaren Xedapena

 

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez MEATZALDEKO MERKATARITZAKO BULEGO TEKNIKOA harremanetan telefono honetan: 663 885 257 (8:30 - 14:30)