Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) "Elkarrekin Mundura: 2019-2020" proiektuan ari da lanean, Bizkaiko 5 garapen-agentziarekin batera. Helburua da Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea sustatzea, bai eta enpresa horiek merkatu berrietan sartu ahal izatea ere.

Egitasmoak aurreikusita zuen 3 merkataritza-misio egitea atzerrian (Peru, Frantzia eta Maroko), eta Bizkaiko 20 enpresak baino gehiagok beren parte-hartzea berretsia zuten.
Alabaina, aintzat hartuta bai COVID-19k eragindako ondorioak bai osasunari dagokionez zenbait herrialdetan bizi izaten ari diren ziurgabetasuna, "Elkarrekin Mundura: 2019-2020" proiektuak bertan behera utziko ditu hala bisitak nola aurrez aurre garatu beharreko agendak, eta online topaketak antolatuko ditu horien ordez.

Enpresa parte-hartzaile bakoitzak 8-10 bilera telematiko egingo ditu aipatu merkatuetako sektore garrantzitsuetan diharduten enpresekin; izan ere, merkatu horiek hazteko aukera handiak eskaintzen dituzte. Peruren kasuan, bilerak datorren astean hasiko dira, eta enpresa parte-hartzaile bakoitzak norberari egokitutako agenda edukiko du, zenbait sektoretako enpresekin (meatzaritza, agroindustria, energia, digitalizazioa eta eraikuntza) aldebiko topaketak egiteko. Herrialde horretan, euskal enpresa ugari ari dira dagoeneko lanean, horregatik da oso erakargarria hara begirako Bizkaiko ETE-en nazioartekotze-estrategia. 

Frantziaren kasuan, online topaketak irailean egingo dira. Herrialde gehienetan bezala, gaur egungo pandemia-egoerak alerta-egoeran jarri du Frantzia osoa. 2019. urtearen amaieran ekonomia joera positiboa garatzen ari bazen ere, sektore guztiek jasan dute pandemiak beharturiko etenaldia. Hala ere, konfinamendua amaitzeko prozesuan aurrera egin eta normaltasun berrian sartu ahala, frantziarrak erritmoa berreskuratzeko eta jarduerak suspertzeko gogoz itzultzen ari dira. Frantziako enpresak bisitatzeko eta aurrez aurreko bilerak egiteko plana aldatu egin bada ere, enpresek irtenbide lehiakorragoak eskain ditzaketen hornitzaile atzerritarrak ezagutzeko interesa dute. Nekazaritzako elikadura, osasuna, uren kudeaketa, logistika, IKTak, e-commerce, farmazeutikoa, petrokimika, energia berriztagarriak... sektore horiek eskaintzen dituzte aukera gehien esparru berri honetan, eta sektore horietakoak dira bilerak hitzartzeko gurekin harremanetan dauden hainbat enpresa frantziar. 

Maroko, era berean, aukerak eskaintzen dituen herrialdea da, hurbila eta irisgarria, eta bertan agenda pertsonalizatuak eratzeko lanean ari gara, automobilaren, aeronautikaren, energia berriztagarrien, ehungintzaren, turismoaren, nekazaritzaren, eraikuntzaren eta zerbitzuen sektoreekin lotuta.
Bizkaiko gure enpresetarako, Maroko da Afrikako merkatuetan sartzeko plataformarik onena, haiekin harreman estua duenez gero.

Egitasmoan izena eman eta parte hartuko duten Bizkaiko enpresak oso sektore desberdinetakoak dira: garraioan eta biltegiratzean ingurumen-parametroak modu eraginkorrean monitorizatzeko irtenbideak jorratzen dituztenak, hodeian lan egiteko softwarea garatzen dutenak, hortzetarako tresneriaren ekoizleak, transmisio mekanikoko elementuen merkaturatzean dihardutenak, industria-garapenaren arlokoak, arratoi-pozoiak, intsektizidak, maskotentzako parasitoen aurkako produktuak fabrikatzen dituztenak, etab. Hain zuzen, horregatik da ekimena hain konplexu eta baliotsua, enpresa horietako bakoitzak bere interesen arabera eraturiko agenda pertsonalizatua izango duelako.

Ekimena Bizkaiko 5 eskualdetan garatuko da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean), ondoko garapen-agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza, Enkatur eta Inguralde.
"Elkarrekin Mundura: 2019 - 2020" Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta GARAPENen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:


• Kontinente amerikarrean, nazioarteko merkatu berrietan sartu.
• Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.
• Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.
• Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.
• Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Proeiktu honekin badira hiru edizio kontsekutibo non Garapen eta Bizkaiako agentziak misio zuzenak edota alderantzizkoak antolatu egin ditu herrialde ezberdinetara, non Bizkaiko 80 enpresa baino gehiago parte hartu izan dute.
GARAPEN

Garapen 1992an eratu zen. Garapen Agentzien Euskal Elkartea da Garapen, eta horretan bildutakook EAEko garapen-agentziekin dihardugu buru-belarri, toki-garapen ekonomikoa haz dadin. Izan ere, udalek -tokiko, eskualdeko eta eskualdea baino lurralde-eremu handiagoko garapeneko  gainerako agente eta erakunde publikoekin elkarlanean- herritarren bizi-kalitatea hobetu, lana sortu eta enpresa-ehuna lehiakor bihurtzeko sortu dituzten erakunde publikoak edo tresnak dira garapen-agentziak.
Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko 3 Lurralde Historikoetako 34 garapen-agentziaren batasuna da Garapen. Garapen osatzen duten agentziek, 189 udalerriei ematen dizkiete zerbitzuak, hain zuzen ere, 1.997.554 biztanleei, EAEko biztanleria osoaren % 91ri. Gaur egun, eremu hauetan lan egiten du

Garapenek: enplegua, ekintzailetza, enpresa, merkataritza sustatzea, turismoa sustatzea eta goraka ari diren sektoreak edo sektore estrategikoak sustatzea. 

Garapen giza taldea, tokiko garapenaren zerbitzura lan egiten duten 569 profesionalek osatzen dute. Elkarte profesionala da, EAEko tokiko erakundeek osaturiko garapen-agentziak bildu nahi dituena. Sare gisako erakundea da, elkarrekiko konfiantza eta lankidetza oinarri dituena, eta horren egitura txikiena eta malgua da, helburu hauek lortzearren: toki-mailan izaera endogenoko garapen ekonomikoaz kontzeptualizatzea; horren etorkizun estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea, ezagutza partekatzea, sarean lan egitea eta agentzien artean ekonomia- eta gizarte-ehunean proiektuak garatzea, informazio- eta ezagutza-trukea sustatzea, garapen-agentzien artean lankidetza- eta kooperazio-proiektuak garatzen, interes komuneko programetan sinergian garatzeko zerbitzuak ematea agentziei, eta irizpide eta jarrera komunak sortzea, jarduera-eremuen gaietan, beste erakunde publiko edo pribatuen aurrean.