TXERTATU MERKATUAN PROIEKTUAK EUSKADIN LANERATZEN ETA GIZARTERATZEN LAGUNTZEKO AUKERAK ESKAINI DIZKIE 500 GAZTE BAINO GEHIAGORI

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatu da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatu du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua zuten, ikasketak utzi zituzten eta langabezian urtebetetik gora zeramatzaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat izan da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe zeuden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez zeuden pertsonei ere zuzentzen zitzaien programa hau.

Txertatu Merkatuan programak 500 gazte baino gehiagori eskaini die benetako lan-esperientzietan parte hartzeko aukera bideratutako gizarte- eta lan-aktibazioko ekintza eta programetan parte hartuz. Onuradunen erdia baino gehiago emakumeak izan dira (zehazki, % 52), kolektibo bereziki kaltebera delako.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea izan da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartu ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera izan da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen ziren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen zirenen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatu du eta honako bi fase hauetan garatu da: Egokitu eta Trebatu.

Meatzaldeko Behargintzak programa honetako bi edizio desberdinak egin ditu. Jarraian aurkezten ditugu lortutako emaitzen laburpen bat.

TXERTATU MERKATUAN 1. EDIZIOA MEATZALDEKO BEHARGINTZAK EGINDAKOA

Operación Matriz:  EJ582210216GARGAR01 // Descripción Operación Matriz: EGOKITU+TALLERES DE CAPACITACIÓN // Fecha Inicio Operación: 01/01/2016 // Fecha Fin Operación: 31/08/2017

Proyecto: EJ582210216GARGAR01MEB001 // Descripción del Proyecto:  ITINERARIOS INSERCIÓN MEATZALDEA // Fecha Inicio Proyecto:  07/11/2016 // Fecha Fin Proyecto: 23/12/2016 // Total Personas: 17

 

TXERTATU MERKATUAN 2. EDIZIOA MEATZALDEKO BEHARGINTZAK EGINDAKOA

Operación Matriz:  EJ582210218GARGAR01 // Descripción Operación Matriz: EGOKITU+TALLERES DE CAPACITACIÓN // Fecha Inicio Operación: 03/01/2018 // Fecha Fin Operación: 31/12/2018

Proyecto: EJ582210218GARGAR01MEB001 // Descripción del Proyecto:  MEATZALDEKO BEHARGINTZA // Fecha Inicio Proyecto:  15/02/2018 // Fecha Fin Proyecto: 30/09/2018 // Total Personas: 10