MEATZALDEKO Behargintza, enpleguari laguntza emateko eskualdeko zentroa da, zeinaren helburuak enplegua bultzatzea eta enpresak sortzea diren, Meatzalde eskualdean osoko garapena sustatze aldera.
MEATZALDEKO Behargintza 2009. urtean sortu zen, alderdi batetik Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Sailaren, BBK Gaztelanbidean Fundazioaren eta EUDELen arteko lankidetzaz, eta bestetik Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalen arteko adostasunez, eskualdean enplegu- eta garapen-politika batzuk bultzatzearren. Geroago, 2012an, Valle de Trápaga-Trapagaran udalak bat egin zuen ekimenarekin.