LEGE OHARRA

Honako lege ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) Geltoki Etorb. 14, Behea, 48530, Ortuella, egoitza soziala duen eta Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen Meatzaldeko Behargintza SLren http://www.behargintza-zm.com (aurrerantzean, “Web”) interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du.

Legeria

Oro har, Meatzaldeko Behargintza SLren eta bere Web orrian dauden zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren eraginpean daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari eta espresuki Barakaldoko Epaitegiei eta Auzitegiei men egiten diete honako kontratu baldintza hauek interpretatu edo egikaritzeko orduan sor litekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta Erabilera

Erabiltzailea informatuta geratzen da eta onartu egiten du honako web orrian sartzeak ez dakarrela, inolaz ere, Meatzaldeko Behargintza SLrekin merkataritza harremanik abian jartzen denik.

Web orriaren titularrak ez du bat egiten kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Meatzaldeko Behargintza SLk eskubidea gordetzen du, aldez aurretik abisurik eman gabe, bere Web orrian berak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Horiek horrela, bai haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak bai horiek zerbitzarietan aurkezturik edo lokalizaturik agertzen diren modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.

Jabetza intelektuala eta industriala

Web orriaren edukiaren jabetza intelektualaren eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak Meatzaldeko Behargintza SLrenak dira, eta, beraz, haren erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo web orriko edukiekin egin litekeen bestelako jarduera ere debekatuta dago, ezta iturriak aipatuta ere, Meaztaldeko Behargintza SLren idatzizko baimenarekin ez bada. Enpresaren web orrian diren merkataritzako izenak, markak edo edozein motatako ikurrak jabeenak dira eta legearen babesa dute.

Estekak (links)

Meatzaldeko Behargintza SLren web orrian estekak (links) egoteak helburu informatzailea soilik du eta ez, inolaz ere, haien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egitea.

Konfidentzialtasuna eta datuak babestea

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1571999 Lege Organikoaren arabera Meatzaldeko Behargintza SLk Erabiltzaileari jakinarazten dio izaera pertsonaleko datu-fitxategi automatizatu batzuk daudela Meatzaldeko Behargintza SLk berak beretzat sortuak eta bere erantzukizunpean, erabiltzailearekiko harremanaren mantentze lanak eta kudeaketa egite aldera, bai eta informazio zereginetarako ere. Zuk adostasuna adierazten duzu aipatutako fitxategietan zure datuak sartzeko eta Meatzaldeko Behargintza SLren produktu/zerbitzuen merkataritzako informazioa bidal diezazuten. Honako baldintza hauek onartzean, Meatzaldeko Behargintza SLk Erabiltzailearen ezinbesteko datu batzuk jaso behar izango ditu bere zerbitzuak ematearren.

Fitxategiak eta inprimakiak erregistratzea

Erregistro-inprimakia betetzea ezinbestekoa da web orrian eskainitako jakineko zerbitzu batzuetarako sarbidea izateko eta zerbitzu horiez gozatzeko. Eskaturiko datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko honako politika hau ez onartzeak izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren edozein sustapenetan harpidetu, erregistratu edo parte hartu ezina dakar.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1571999 Lege Organikoaren arabera jakinarazten dizugu zure erregistroaren ondorioz lortzen diren datu pertsonalak ondoko fitxategi hauetako batean sartuko direla: MERKATARIEN ETA ENPRESEN FITXATEGIA (2100421450 Kd.), TREBAKUNTZA IKASTAROEN FITXATEGIA (2100421449 Kd.) eta ENPLEGU-POLTSA FITXATEGIA (2100421448 Kd.). Fitxategiok, Geltoki Etorb. 14, Behea, 48530, Ortuella, egoitza soziala duen Meatzaldeko Behargintza SLren titulartasunekoak dira, DBLOk, ELD (1720/2007 abenduaren 21ekoa), garatzen duen arautegian ezarritakora egokituta dagoela.

Emaniko datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra, Meatzaldeko Behargintza SL ,aldiz, horri buruz edozein erantzukizunetik aske geratzen da. Erabiltzaileak, edozein dela kasua, emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, jadanekotasunaren eta egiazkotasunaren bermatzaileak eta erantzuleak dira , eta behar bezala gaurkotuak mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Erabiltzaileak erregistro- edo harpidetza-inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Meatzaldeko Behargintza, SLk ez du erantzungo bereak ez diren eta beste iturri batzuetako informazioen egiazkotasunaren aurrean; beraz, informazio horren erabilerak ekar litzakeen balizko kalteengatik ere ez du bere gain erantzukizunik hartuko. Meatzaldeko Behargintza, SLk eskubidea gordetzen du bere web orrian duen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta informazio horretarako sarbidea mugatu edo galarazi ere egin dezake. Meatzaldeko Behargintza SLk berak emandako informazioan izandako okerren, hutsen edo ez aipatzeen ondorioz Erabiltzaileak jasan lezakeen edozein kalte-galeren aurrean aske geratuko da Meatzaldeko Behargintza SL informazioa zentroarenak ez diren iturrietatik baldin badator.

Helburuak

Meatzaldeko Behargintza SLren helburuak Erabiltzailearekin duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita Erabiltzaileari berari informazioa, trebakuntza, lan-merkatuko bitartekotza zerbitzua eta laguntza ematea ere.

Adingabekoak

Gure zerbitzu batzuk espezifikoki adingabekoentzat bideratuta badaude, Meatzaldeko Behargintza SLk haien gurasoen edota tutoreen onespena eskatuko du datu pertsonalen bilketa egiteko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.

Hirugarrenei datuak lagatzea

Meatzaldeko Behargintza SLk ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei lagako baldin eta Meatzaldeko Behargintza SLrenak diren fitxategien helburuak betetzeko beharrezkoa ez bada; alegia, Erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, bai eta informazioa, trebakuntza, lan-merkatuko bitartekotza zerbitzua eta laguntza ematea ere, betetzeko

Datuak ikusi, zuzendu, ezereztu eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzea

Erabiltzaileak nahi duenean bere jakinarazpenak bidali eta datuak ikusi, zuzendu, ezereztu eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko interneteko honako helbidera jo dezake: oficinas@behargintza-zm.com edo osterantzean, posta arruntez, ondoko helbidera zuzendu: Geltoki Etorb. 14 zk., behea, 48530 Ortuella. Eskubide horiek egikaritzeko, eta Datuak Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko Instrukzioa betez, ezinbestekoa da Meatzaldeko Behargintza SLren aurrean erabiltzailea bera nor den egiaztatzea Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edota Zuzenbideak onartutako beste edozein frogabide egokiren bat bidaliz. Dena den, haren erregistro-datuak aldatzea edota zuzentzea Webgunean bertan egin ahal izango da, aldez aurretik erabiltzailearen identifikazioaren eta pasahitzaren datuak sartuta.

Segurtasun neurriak

Meatzaldeko Behargintza, SLk legez eskatutako Datu Pertsonalak babesteko neurriak hartu ez ezik, Meatzaldeko Behargintza SLri berari emandako Datu Pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe ikustea eta lapurtzea saihestearren, bere eskueran dauden baliabideak eta neurri teknikoak ezartzen ahaleginak ere egiten ditu. Enpresa aske geratuko da ondoko kalte edo galeretatik baldin eta berari ez dagozkion arazoek eragin badituzte; hala nola interferentziak, omisioak, etenaldiak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo sistema elektroniko honetako funtzionamendu operatiboaren deskonexioak. Halaber, aske geratuko da ere telefono-lineetako hutsegiteek edo gainkargek nahiz Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan ere izandako gainkargek honako sistema operatibo hau erabiltzean eragindako atzerapen edo blokeoetatik, bai eta Meatzaldeko Behargintza SLren kontroletik kanpo beste batzuk legez kontrako mutur-sartzeak eragin ditzaketen kalteetatik ere. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta Adostasuna

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen gaineko informazioa jaso duela, eta, Meatzaldeko Behargintza SLk haien tratamendu automatizatua egitea onartu eta baimendu egiten duela, baldin eta honako Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazten diren eran eta helburuetarako bada. Atarian emandako zerbitzu batzuk Datu Pertsonalak babesteko gaiaren gaineko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.

Laguntzarik behar duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan
Helbidea
Geltoki etorbidea 14 - Behea.
48530 Ortuella
94 404 49 58
oficinas@behargintza-zm.com
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
Goizeko 8etatik 15etara.


Harremanetan jartzeko inprimakia