Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioiko laguntzak eskainiko ditu aurten “Basque Industry 4.0” programarako. 4.0 industria deiturikoa bultzatzeko ekimen horrek IKTen I+G proiektuen emaitzak merkatura transferitzea du helburu.
I+G eragileekin batera garatzen dituzten industria- edo industriarekin lotutako enpresei eta zerbitzu aurreratuei zuzendua.

Honako arlo hauekin lotuta egon behar dute:

  • Zibersegurtasuna
  • Cloud Computing
  • Big Data
  • Machine Learning
  • Elkarlaneko robotika
  • Errealitate areagotua
  • Ikusmen Artifiziala
  • Sentsorika
  • Diseinu eta Fabrikazio Gehigarria material metaliko eta aurreratuetan
  • Materialen eta prozesu aurreratuen proiektuak.

Diru-laguntza: proiektuek 150.000 euroko diru-laguntza izango dute gehienez banakakoen kasuan, eta 300.000 eurokoa gehienez hainbat enpresa lankidetzan ari direnean.

Eskaera egiteko epea: 22/06/03 – 22/07/14

Araudiaren esteka