Innokonexio programaren bidez, gainera, I+G+Btik lortutako emaitzen babesa eta balorizazioa handitzen saiatzen gara, eta nazioartekotzea areagotzen, Europako Batzordeak sustatutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartuz.
Azken batean, enpresei lehiakortasun-posizioa hobetzen laguntzen diegu, berrikuntza-proiektuak finantzatuz, beren balio-proposamena (produktua/zerbitzua) hobeto bideratzeko, barne-eraginkortasuna hobetzeko (prozesuak), ezagutza babesteko, nazioarteko finantzaketa eskuratzeko eta kudeaketan aurrera egiteko.
Proiektu horiek banaka edo enpresa desberdinen arteko lankidetzan garatu ahal izango dira.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira, banaka edo lankidetzan, honako hauek ahalbidetzen dituzten proiektuak egitea:
- Berrikuntza produktuan (ondasunak edo zerbitzuak)
- Berrikuntza negozio-prozesuetan.
- Europako Batzordeak sustatutako Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan proiektu-proposamenetan parte hartzea bultzatzea.
- I+G+Bko emaitzen babesa eta balorizazioa
- Kudeabide enpresan kudeaketa aurreratua lortzera zuzendutako ezarpenak, aldez aurreko hausnarketa-prozesu bati erantzuten diotenak (Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, Kudeaketaren Diagnostikoa, Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana).
Diru-laguntza: 250.000 €arte eskaintzen ditu enpresa bakoitzak.
Eskaera egiteko epea: 2022/06/16 – 2022/10/28