2022ko itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntza-programa.
Sortzen ari diren teknologiak erakusteko eta baliozkotzeko laguntzen deialdi honen helburua da itsas energia berriztagarrien esparruan garapen teknologikoak erakusteko eta baliozkotzeko jarduerak laguntzea, 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat hartzen denaren zati direnak.
Laguntza-programa honen kontura diruz lagunduko diren jarduerak honako hauek baino ez dira izango:
- Olatuen energia hartzeko gailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak.
- Aerosorgailuen zimendu flotatzaileko gailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak.
- Itsas aerosorgailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak.
- 4ª oinarri honetako a), b) eta c) idatz-zatietan deskribatutako prototipoetako edozein ekipo osagarriren edo osagairen prototipoak frogatzeko eta baliozkotzeko fasean dauden proba esperimentalak.
Eskaera egiteko epea: 22/06/15 – 22/11/30