Enpresa txiki eta ertainentzako doako laguntza-zerbitzu espezializatu bat, beren plantilletan edo, zehazkiago, beren negoziorako kritikoak diren postu jakin batzuetan belaunaldi-txandari arrakastaz nola ekin behar dioten kezkatuta daudenak, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainian jarrai dezaten.
Lanbidek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan sustatutako ekimen pilotu honen bidez, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloa aurreratzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesu bat erraztu nahi dugu.
Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartuko dute.
50 orduko aholkularitza pertsonalizatua, kosturik gabe.
Zure neurrira egindako prozesu bat, hiru fasetan banatzen dena:
- Diagnostiko azkar bat, zure negozioaren prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zehazteko.
- Aholkularitza pertsonalizatua, zure beharrak Lanbideren prestakuntzarako, enpleguari eusteko eta kontrataziorako tresna publikoekin konektatzeko.
- Zuzeneko akonpainamendua zure taldeko pertsonentzat, baldin eta aukeratzen baduzu daukaten eta galdu ezin duzun ezagutza eta esperientzia zure enpresan gera dadin.
Zure negoziorako emaitzekin:
- Prozesua gehienez ere 6 hilabetean amaitzen da, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako bat, gutxienez, benetan eta eraginkortasunez ezarrita. Zeuk erabaki zein edo zeintzuk.
- Zure taldeko pertsonak sistematizatu eta prestatu ahal izango dituzu, aurrerantzean antzeko prozesuei modu autonomoagoan ekin diezaiezuen.