MEATZALDEKO BEHARGINTZA, S.L. ERAKUNDEAN HAINBAT PLAZA BETETZEKO EGONKORTZE-PROZESUA

Kontsultatu informazio guztia.

Zer da egonkortze-prozesua?

Egonkortze-prozesua EPE bat da (Lan Eskaintza Publikoa), eta administrazio publikoaren behin-behinekotasuna murriztea du helburu. Horrela, Meatzaldeko Behargintza, S.L. erakundearen zenbait plaza, gaur egun aldi baterakoak direnak, langile finkoekin beteko dira lehiaketa eta lehiaketa-oposizio prozesuen bidez.

Norentzat da?

Lehia askeko prozesua da, eta edonork parte hartu ahal izango du, betiere hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Deialdiaren epea

Eskabideak jasotzeko epea oinarriak BOEn (Estatuko Aldizkari Ofiziala) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta argitaratu eta hurrengo hogei (20) egun baliodunetan amaituko da.

Legeria aplikagarria

Europako Auzitegiak, 2016ko amaieran, legezkotasunaren aurkakotzat jo zuen Estatuko Administrazio Publikoko aldi baterako kontratazio-sistema.

20/2021 Legeak, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, 6. eta 8. xedapen gehigarrietan arautzen du hori, eta administrazio publikoetan aldi baterako kontratazioa arautuko duten irizpideak jasotzen ditu.

Plazen zerrenda

  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Arduradun Tekniko Koordinatzaile plaza bat (Goi-Mailako Teknikari edo Goi-Mailako Tituludunaren kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Ekonomi Prestakuntza eta Sustapeneko Teknikari plaza bat (Goi Mailako Teknikari edo Goi Mailako Tituludunen kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Enpresetako Teknikari plaza bat (Goi Mailako Teknikari edo Goi Mailako Tituludunen kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako MBT-Merkataritzako Bulego Teknikoko Teknikariaren plaza bat (Goi-Mailako Teknikariaren edo Goi-Mailako Tituludunaren kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Lan-Orientazioko Teknikari plaza bat (Erdi-Mailako Teknikari edo Erdi-Mailako Tituludun kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Enpresa-Prospektore plaza bat ( % 75eko lanaldia) (Erdi-Mailako Teknikari edo Erdi-Mailako Tituludun kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillan, Lan-Orientazioko Teknikariaren plaza bat ( % 75eko lanaldia) (Erdi-Mailako Teknikariaren edo Erdi-Mailako Tituludunaren kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Administrari plaza bat (Lehen Mailako Administrari Ofizialaren kategorian), lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa, txanda irekian/egonkortzean.
  • Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Informatika-Euskarriko Teknikari plaza bat (Informatikako Programatzaile kategorian), oposizio-lehiaketaren bidez beteko dena, txanda irekian/egonkortzean.

Argitaratutako oinarri ofizialak eta eranskinak

Meatzaldeko Behargintza, S.L.ren aldi baterako enplegua egonkortzeko eskaintza publikoaren oinarri orokorrak eta espezifikoak.

Anexo I Eranskina_Instancia de Solicitud Eskabide-orria

Anexo II Eranskina_Declaración Responsable Erantzukizunpeko Adierazpena

Anexo III Eranskina_Documento de Autobaremación Auto-Baremazio Dokumentua

BOEren 12754. xedapena (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2024ko 152. zk.) – Disposición 12754 del BOE (Boletín Oficial del estado) número 152 de 2024

Prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko ebazpena argitaratzea (Merezimendu Lehiaketa)

Prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko ebazpena argitaratzea (Oposizio Lehiaketa)

Prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-betiko ebazpena argitaratzea (Merezimendu Lehiaketa)

Prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-betiko ebazpena argitaratzea (Oposizio Lehiaketa)