PILOTU laguntza-programaren helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei laguntzea, haien bidez nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu nahi baita.

Euskadin kokatuta dagoen edo produkzio-instalazioak dituen edozein enpresa (mikroenpresak, ETEak eta enpresa handiak) aurkeztu ahal izango da, baldin eta laguntza hau argitaratu aurretik eratu badira.

Egoera horretan dauden euskal enpresei laguntzeko asmoz, Pilotu programa abiarazi genuen. Programa horren bidez, beren prozesu, metodologia eta proposamen berritzaileak probatu ahal izango dituzte eskala mugatu batean, atzerriko erakunde publiko batek ebaluatu ahal izan ditzan. Enpresa bakoitzak gehienez 2 eskabide aurkeztu ahal izango ditu, eta bakarra proiektu eta herrialde bakoitzeko.

Diru-laguntza: itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu, 50.000 €-ra arte edo inbertsioaren % 51 arte.
Diruz lagundu beharreko proiektuak ezin izango du 250.000 euroko zenbatekoa gainditu, eta proiektua garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak kostuaren % 49 jarri beharko du, gutxienez.

Eskaera egiteko epea: 22/07/06 – 22/09/30

Araudiaren esteka