Kontratazioari eta enplegua mantentzeari laguntzea du helburu, kontratazio mugagabearen bidez edo aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtuz.
Erakunde onuradunak, Bizkaiko enpresak, edozein forma juridiko dutela ere, enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk ere.

Bizkaian erroldatutako hartzaileak, honako kolektibo hauetakoak badira:

  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • 30 urtera arteko gazteak.
  • Iraupen luzeko langabeak.
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.
  • Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak.

Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurreko ataleko pertsonekin formalizatutako kontratu hauek:

  1. Langabeekin formalizatutako kontratu mugagabeak.
  2. Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea.

Diru-laguntza: 10 kontratazio gehienez, eta horien guztien arabera gehienez 30.000 euroko diru-laguntza.

Eskaera egiteko epea: 2022/06/27 – 2022/11/04

Araudiaren Esteka