Makineria eta ekipamendu aurreratuko inbertsioak sustatzea du helburu, bai hardwarean bai softwarean, produktibitatea hobetu ahal izateko, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, Fabrikazio Aurreratuaren eremuan 4.0 industria-proiektuei aurre egin ahal izan diezaieten edo proiektu horiei ekin ahal izan diezaieten, honako material hauekin lotuta:

  • Big Data eta Analitika aurreratua: Business Intelligence, Data Mining portaera ereduak iragartzeko.
  • Fabrikazio aditiboko proiektuak: modu malguan ekoiztea/fabrikatzea, pieza berrien hainbat material motaren bidez.
  • Robotika aurreratuko eta elkarlaneko proiektuak: denbora errealeko lankidetza langileekin, plantaren barruko prozesuak eta produktibitatea hobetuz.
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things): mota guztietako gailuak eta makinak sentsorizatzea eta Internetera konektatzea bermatzea fabrikaren barruan.
  • Industria-ingurunera zuzendutako Adimen Artifizialeko proiektuak, makinak eta/edo instalazioko ekipamendua modu autonomoan ikasteko eta erabakiak hartzeko gai direnak.
  • «Machine Learning» edo «Deep Learning» teknikak industria-ingurunean sartzea.
  • Sistema ziberfisikoen proiektuak: osagaiak sartzea, balio-katearen barruan konputazio-gaitasunak eta konektagarritasun aurreratua dituztenak.
  • Errealitate Birtualeko eta Errealitate Gehituko Proiektuak: egoera errealak mundu simulatuetan birsortzea, erabiltzaileak informazio grafiko erantsia duen gailu teknologiko bat ikus dezan.
  • Biki digitalen proiektuak (Digital Twins): objektu edo sistema baten erreplika birtuala sortzea, hura monitorizatzeko eta egoera jakin batzuetan duen portaera aztertzeko.
  • Eraginkortasun energetiko handiko teknologia, ohiko instalazioen kontsumoa gutxienez % 30 murriztea dakarrena.
  • Erregaiaren eta energia elektrikoaren kontsumoa neurtu eta erregistratzea ahalbidetzen duten gailuak dituen ekipamendua.

 

Diru-laguntza: % 25era arte (gehienez) 100.000 €).

Eskaera egiteko epea: 2022/11/10

Araudiaren esteka