Urriaren 30ean, Bizkaiko Toki Garapeneko Agentziek -Meatzaldeko Behargintza eta Santurtziko Udala-, Enpresa Berdea programaren barruan, jardunaldi presentzial bat antolatu dute Santurtzin. Energia Aurrezteko Ziurtagiriei buruz aritu, eta nola horiek euskal enpresen deskarbonizazioa aurrera egiteko funtsezkoan diren ezagutarazteko.

“Energia Aurreztearen Ziurtagiriak (EAZ): Energia eraginkortasunetik energia aurrezpenera” izenburupean, topaketa Bilboko Portu Agintaritzan egingo da. Saioa 9:30etatik 12:30etara izango da, eta merkatu horri buruzko ikuspegi praktikoa eskainiko du.

Saioan zehar:

  • EAEk zer diren eta horiek lortzeko enpresek eman behar dituzten urratsak azalduko dira.
  • Europako, Estatuko eta Euskadiko deskarbonizazio estrategiaren barruan kokatuko da saioa.
  • Abian jarritako energia aurrezteko neurriei esker itzulera ekonomikoa lortu duen enpresaren kasu erreal bat aurkeztuko da.

Jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren bidez, lehiakortasuna hobetu nahi duten neurri eta sektore guztietako enpresa eta erakundeei zuzenduta dago jardunaldia.

Amaieran kafe bat eskainiko da. Bertan, zalantzak argitu eta networkinga sustatzeko. Gainera, nahi dutenek Bilboko Portura egingo den bisitan parte hartu ahal izango dute.

Hizlari espezializatuak

  • Fausto Orio, Naturelek energia zerbitzuen enpresako kudeatzailea, industria-eraginkortasunean eta deskarbonizazioan espezializatua.
  • María Benito, Margubeko zuzendari eta bazkide sortzailea. ENACek energia aurrezpena egiaztatzeko akreditatutako ingurumen aholkularia.
  • Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) ordezkaria.

Enpresa Berdea programaren barneko jardunaldia

Jardunaldi hau Enpresa Berdea programaren parte da; Bizkaiko industria sarearen trantsizio ekologikoa bultzatu nahi duen proiektua, hazkunde ekonomikoko eredu berri baten eragile gisa.

Bizkaia Orekan Sakonduz sarearen Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko programaren barruan garatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, lurralde erresilienteago, berdeago eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuago baten aldeko konpromisoa indartzen du.

EAZ Sistemaren funtzionamendua ezagutu nahi duzu? Izena eman esteka honen bidez : IZEN EMATEA

Deskargatu egitaraua osoa esteka honetan: EGITARAUA