| Enpresa-sortzea
Zeure enpresa sortu
Autoenplegua sustatzera, enpresa berriak sortzera eta ekintzailetza zein enpresa-kultura zabaltzera bideratutako ekintzak egiten ditugu, hala nola:
AHOLKULARITZA
Ekintzaileei aholkuak ematen dizkiegu, bai eta Negozioaren Bideragarritasun Plana idazten lagundu ere
Eraketa izapideen gaineko aholkuak ematen ditugu, enpresak har ditzakeen forma juridikoak, etab.
INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA
Ekintzaileei laguntzak eta diru laguntzak izapidetzen eta negozioarentzako finantzaketa bilatzen laguntzen diegu.
PRESTAKUNTZA
Enpresa berriak sortzeari buruzko jarduerak antolatzen ditugu:
Ikastaroak,
Hitzaldiak,
Mintegiak,
Sentsibilizazio Jardunaldiak
EKITALDIAK
“Pertsona Ekintzailearen Eguna” ospatzen dugu enpresa-kultura zabaltzen laguntzearren.
Enpresa Ideien Lehiaketak antolatzen ditugu geure kontura edota beste erakunde batzuekin lankidetzan.
Hitzordua eskatzea
Hitzorduak eskatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 8:00etatik 15:00etara. Mezua eremuan adieraz iezaguzu eguna eta ordua zure interesetara hobeto egokitzen direla, eta zurekin harremanetan jarriko gara: