
Ortuella 2025 I. Pintxo Lehiaketaren Oinarri Arautzaileetan ezarritakoaren arabera, gaur, 2025eko azaroaren 20a, Ortuella Pintxo Lehiaketaren irabazleak jakinarazten dira:
ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEEN SARIAK
Lehen saria (diploma eta Udalak herriko establezimenduetan erosketak egiteko emandako 300 euroko balea): PCE
Bigarren saria (diploma eta Udalak herriko establezimenduetan erosketak egiteko emandako 200 euroko balea): Kontuan izan behar da parte hartu duten bi establezimenduk baliozko boto kopuru bera lortu dutela; horregatik, bigarren saria EAk eta ZURI BELTZAk partekatuko dute (bi establezimenduek bakoitzak diploma bana jasoko dute, eta Udalak udalerriko establezimenduetan erosketak egiteko emandako 100 euroko balea bana).
Lehenengo bi postuetatik lortutako puntuazioa honako hau izan da:

Datozen egunetan antolakuntzatik harremanetan jarriko dira irabazleekin.
HERRITARREN PARTAIDETZARAKO SARIAK:
Parte hartzeko oinarrietan ezartzen den bezala, gaur, 2025eko azaroaren 20an, zozketa bat egin da behar bezala betetako errutero guztien artean. 30 saridunek 50 euroko txartela jasoko dute udalerriko merkataritza-establezimenduetan kontsumitzeko. Datozen egunetan antolakuntzatik harremanetan jarriko dira irabazleekin erruteroan emandako telefonoan, eta saria nola trukatu ahal izango duten adieraziko zaie.