Meatzaldeko Behargintzatik Meatzaldeko enpresei zuzendutako jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, trantsizio energetikoak industria-sareari dakarzkion erronka eta aukera nagusiak jorratuko ditugu.
🔹 Funtsezko eragileen ikuspegia ezagutuko dugu: Tecnalia, EIC Energy Intelligence Center eta Petronor Innovación, besteak beste.
🔹 Berrikuntzari, deskarbonizazioari, energia-eraginkortasunari eta hidrogenoari lotutako kasu errealak eta enpresa-proiektuak partekatuko ditugu.
🔹 Gainera, aukera bikaina izango da harremanak sortzeko eta beste enpresa batzuekin kezkak partekatzeko.
📅 2026ko azaroaren 24a
🕤 9:30 – 12:00
📍 EIC – Energy Intelligence Center (Abanto-Zierbena)
Zuen parte hartzea gustatuko litzaiguke!
📝 Izen-emateak
BFAk, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren bidez babestutako ekimena.
